XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Anda, letxe - indiar-agenteak - ez ibili txantxetan eta pilatu egurra. Zein arriskutan gauden ez ahaztu.

Oraintxe edo geroxeago, erasoko gaituzte. Ez dudarik izan.

- Lasai gizona, badakigu ongi asko otsoen berri eta.

Hauen lanak egingo ditugu, bai.

Eta nork zainduko du neskatxa: - Kanpora botako dugu - esan zuen Harrisek.

- Otsoei gozoa irudituko zaie bere haragia.

Eta ganbusiarrak begirapen zorrotzez: - Ni hemen nagoen artean, ez duzue horrelakorik egingo!.

- Indiar bat besterik ez da eta - Harrisek.

- Neretzako haur bat da eta nik defendituko dut! - Uzten badizugu, ez da? - Bueno, ez hasi orain diskusiotan eta begiratu non dauden otsoak.

Otsoak, berriz, kanpoan. Gero eta ugariago.